Karmele
Jaio idazle Gasteiztarraren eleberria gomendatu nahi dizuegu
uztailerako. Informazio Zientzietan lizentziatua da Karmele eta bere
ibilbide profesionala hainbat egunkarietan garatu bitartean (Berria,
Deia, Gara...) literatur munduan ere aproba egin zuen. Lehendabiziko
lana 2004. urtean argitaratu zuen kontakizunen bilduma da , Hamabost
zauri izenekoa,.
Ondoren, Zu bezain ahul ipuin
bilduma kaleratu zuen eta 2006an bere lehenengo eleberriarekin
ausartu zen: Amaren eskuak izeneko
nobela ospetsua. Handik
hiru urtetara bere azkenengo eleberria idatzi zuen, gaurkoan
irakurtzera gonbidatzen zaituguna: Musika
airean.
Elena,
edadeko emakumea, da Musika
airean liburuaren
protagonista. Bere bizitza agortuta dagoela uste du eta bizitzaz
gozatzeko plazerrak berari zuzenduta ez daudela pentsatzen du. Egunak
bere etxeko bakardadean ematen ditu. Ez du konpainiarik behar, are
gutxiago bere seme-alabek kontratatu duten Ekuadorreko neskaren
laguntza. Mesfidatia da Elena, bere gauzetan kuxkuxeatzera datorren
kanpotarratzat hartuko du neska eta ez dio gauzak erraz jarriko
lanean hasiberria den gazteari.
Udarako
nobela aproposa dela uste dugu irakurtzeko erraza eta entretenigarria
baita. Lan honen ezaugarri bat goraipatu behar izatekotan, pertsonaia
bakoitzaren izaeraren deskribapena izango zen. Izan ere, maisuki
deskribatu ditu Karmelek nobelan agertzen diren pertsonaia nagusiak.
Bizitzan egindako hautuek geure ibilbidea markatzen dute eta horrek
geure izaeran ere izaten du islada. Sentimenduen eta izaera
desberdinen deskribapen polita aurki dezakegu Jaioren azkeneko
eleberrian.