Bukatzear dagoen
hilabete honetan Erraiak liburua irakurtzera animatu nahi zaituztegu.
Bere idazlea, Danele Sarriugarte, Elgoibarren jaio zen 1989. urtean.
Itzulpengintzan lizentziatua da eta Elearazi itzulpen blogaren
kudeatzailea da. Horretaz gain, Berria egunkarian asteroko zutabea
argitaratu ohi du.
Sarriugarteren
lehendabiziko eleberria da Erraiak eta bikote haustura mingarri
batekin hasten da. Abiapuntu horretatik, emakumea den narratzailearen
burutazioak ezagutzeko aukera izango dugu. Izan ere, amodioa,
sentimenduak, bikote harremanak... izango dira lan honen ardatz
nagusiak. Gai intimoen deskribapen zehatza aurki dezakegu bertan,
protagonistak “erraietatik” hitz egiten du eta. Barne
bakarrizketa da nagusi eleberrian, kontzientziak astintzeko tresna
bilakatu ahal dena.
Krikita onak jaso
dituen eleberri baten aurrean gaude. Adituen arabera, ohiko euskal
narratibari aire freskoa ekarri dion lana da “Erraiak”. Gai eta
idazkera nobedotsua duen eleberria, alegia. Azpimarratu baharra dago,
gainera, umorea eta ironia kutsuak ere nabariak direla.
Bukatzeko,
azpimarratu nahiko genuke liburua irakurtzeko garai aproposena orain
dela. Izan ere, urtarrilaren 22an, idazlea bera egongo da Zallako
Udal Liburutegiak antolatzen duen Irakurle Kluba ekimenaren baitan.
Beraz, zatoz liburutegira, hartu eskuragai dauden 20 aleetako bat eta
gerturatu urtarrilaren 22an arratsaldeko 18:30ean liburutegira. Ez
zara damutuko!