miércoles, 29 de octubre de 2014

Urriko gomendioa: Inon ez, inoiz ez


Iban Zaldua idazlea donostiarra da, gaur egun Gasteizten bizi den arren. Historia lizentziatura ikasi zuen eta egun, idazteaz gain, Ekonomiaren Historia irakasten du.
Egilearen lehenengo obrak 80ko hamarkadakoak dira, hala ere, bere lan nagusiak 90ko hamarkadatik aurrera idatzi ditu. Euskaraz zein erdaraz idazten du eta bere generorik kuttunena ipuingintza da. Bere obren artean ondoko hauek aurki ditzazkegu: “Gezurrak, gezurrak, gezurrak”, “La isla de los antropologos y otros relatos”, “Itzalak”, “Etorkizuna”...
Adituen arabera, euskal idazle gutxi dira narrazio oso laburrak edo mikroipuinak Zalduak bezain ongi idazten dituztenak. Bestalde, nabarmendu beharra dago idazle honen bereizgarririk nagusiena: paradoxaren erabilera. Izan ere, gai baten inguruko ipuinak idatzi ohi ditu, ipuin guztiak desberdinak izan arren gero batu egiten dira gai nagusi baten azpian. Gomendatzen dizuegun liburu honetan ere errekurtso hori erabili du Zalduak. Bere obretan fikzioa eta errealitatea maiz nahasten dira, beste errealitate bat sortuz: hiper-errealitatea. Azpimarratzekoa den beste ezaugarri bat da elementu dramatikoei ematen dien ironiazko ikutua.
Ibanen azken lana ipuinez jositako liburu mardula da, azken hilabeteotan euskal libururik salduenen zerrendan bere lekua egin duena. Hiru atal nagusietan banatuta dauden gai desberdineko 38 istorio dira. Batzuk 7 orrialdeko ipuinak dira, beste batzuk, ordea, orrialde batera ia heltzen ez direnak, baina guztietan Zalduaren estilo propioa antzematen da. Irakurleak fantasiaz beteriko kontakizunak aurkituko ditu baina baita euskal gatazka politikora hurbiltzen diren ipuinak ere.

Euskara jatorrean eta zuzenean idatzita dago baina apaindura handirik gabe, horrek irakurtzea errazten duelarik. Arin irakurtzen den ipuin bilduma da, ezinezkoa da aririk galtzea, mikroipuinak izanda hamar minutu besterik ez baitira behar ipuin bat hasi eta bukatzeko. Ipuin gehienak bukaera irekia uzten dute, gogoetarako eta eztabaidarako aukera ematen dutenak, hori dela eta, ikasturte honetan irakurle klubean komentatuko dugun lehenengo lana hau izango da. Horretarako, 20 ale ditugu liburutegian, nahi duenak har ditzan. Azaroaren 27an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean liburutegian bilduko gara lan honen inguruan iritziak trukatzeko. Anima zaitezte!


martes, 28 de octubre de 2014

Badatoz ipuin eta orrimarkagailu lehiaketak! Ya están aquí el concurso de cuentos y marcapáginas!


IPUINAK:

PARTAIDEAK
Ikasle guztiek, norberari dagokien mailan, parte hartzeko eskubidea daukate.
MAILAK
A Maila Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.
B Maila Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.
C Maila Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.
D Maila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
MODALITATEAK
Bi modalitate egongo dira: euskera eta gaztelania. Ikasle bakoitzak ipuin bakarra aurkeztu ahal du
modalitateko.
GAIA
Gaia librea izango da eta lanak argitaratugabekoak eta originalak izan behar dira.
LANEN EZAUGARRIAK
Hobesten da ipuinak eskuz idatzitakoak izatea eta gehienez 2 orri edukiko dituzte A mailan, 3 B
mailan, 4 C mailan eta 5 D mailan.
AURKEZPENA
Lanak gutun-azal itxi batean aurkeztu behar izango dira. Azalaren KANPOALDEAN hauxe jarriko da:
ZALLAKO UDALA XXV IPUIN LEHIAKETA
MAILA
HEZKUNTZA
BARRUAN hurrengo dokumentazioa sartu behar da: Ipuin originala izenburuarekin, eta gutun-azal
bat izenburuarekin eta barruan ikaslearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta ikastetxea.
AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA
Aurkezteko epea azaroaren 28an bukatuko da eta bai ikastetxeetan bai liburutegian aurkeztu ahal dira
ipuinak.
BALORAZIOA
Aurkezpena, jatortasuna, narrazioa eta ortografia baloratuko da.
SARIAK
Sari banaketa abenduaren 12an, 17.00etan, kultur etxeko erabilera anitzeko aretoan izango da.
Modalitate bakoitzeko hiru ipuinik onenak eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren gaia hobeto landuko duena sarituko dira maila bakoitzeko. Sarien zenbatekoa eskolarako materialean emango da herriko edozein liburudendatan gastatzeko.
A Maila
1. 25 €, Ipuina eta Diploma
2. 20 €, Ipuina eta Diploma
3. 15 €, Ipuina eta Diploma
Gizon-Emakume Berdintasuna 15 €, Ipuina eta Diploma
B Maila
1. 30 €, Ipuina eta Diploma
2. 25 €, Ipuina eta Diploma
3. 20 €, Ipuina eta Diploma
Gizon-Emakume Berdintasuna 20 €, Ipuina eta Diploma
C Maila
1. 35 €, Ipuina eta Diploma
2. 30 €, Ipuina eta Diploma
3. 25 €, Ipuina eta Diploma
Gizon-Emakume Berdintasuna 25 €, Ipuina eta Diploma
D Maila
1. 60 €, Ipuina eta Diploma
2. 45 €, Ipuina eta Diploma
3. 35 €, Ipuina eta Diploma
Gizon-Emakume Berdintasuna 35€, Ipuina eta Diploma
OHARRAK
Jasotako lan guztiak antolatzaileen eskura geratuko dira. Horregatik, norbaitek kopia bat nahi badu lana aurkeztu baino lehen egin beharko du.
Ikastetxeen laguntza edukitzea espero dugu, lanak sinatu dituztenak berauen benetazko egileak izan
daitezen baieztatzeko.
Epaimahaiak zalantzak, ustegabeak edota oinarrien interpretazioak ebazteko gaitasuna dauka eta bere
epaitza apelaezina izango da.




CUENTOS

PARTICIPANTES
Podrán participar todos los escolares que lo deseen, dentro de la categoría que les corresponda.
CATEGORÍAS
Categoría A 1º y 2º de Educación Primaria
Categoría B 3º y 4º de Educación Primaria
Categoría C 5º y 6º de Educación Primaria
Categoría D Educación Secundaria Obligatoria
MODALIDADES
Habrá dos modalidades: euskera y castellano. Cada estudiante sólo puede presentar un cuento
por modalidad.
TEMA
El tema será libre y las obras deben ser inéditas y originales.
CARACTERÍSTICAS DE LAS OBRAS
Los cuentos estarán preferiblemente escritos a mano y no podrán exceder las 2 hojas en la categoría
A, 3 en la B, 4 en la C y 5 en la D.
PRESENTACIÓN
Los trabajos deberán presentarse en un sobre cerrado indicando en su EXTERIOR:
XXV CONCURSO DE CUENTOS AYUNTAMIENTO
DE ZALLA
CATEGORÍA
LENGUA
En su INTERIOR irá la siguiente documentación: Cuento original titulado y sobre cerrado con el título del cuento y dentro, el nombre y apellidos, teléfono, dirección y centro de estudios del autor.
PLAZO Y LUGARES DE ENTREGA
El plazo de presentación finaliza el 28 de noviembre y se podrán entregar en los colegios o en la
biblioteca.
VALORACIÓN
Se valorará la presentación, originalidad, narración y ortografía.
PREMIOS
La entrega de premios se realizará el viernes 12 de diciembre, a las 17.00, en el salón multiusos del
aula de cultura.
Por cada categoría, se premiarán los tres mejores cuentos de cada modalidad y el que mejor aborde el
tema de la igualdad entre hombres y mujeres.
La cuantía de los premios se canjeará en material escolar en cualquier librería del municipio.
Categoría A
1° 25 €, Cuento y Diploma
2° 20 €, Cuento y Diploma
3° 15 €, Cuento y Diploma
Igualdad Hombres-Mujeres 15 €, Cuento y Diploma
Categoría B
1° 30 €, Cuento y Diploma
2° 25 €, Cuento y Diploma
3° 20 €, Cuento y Diploma
Igualdad Hombres-Mujeres 20 €, Cuento y Diploma
Categoría C
1° 35 €, Cuento y Diploma
2° 30 €, Cuento y Diploma
3° 25 €, Cuento y Diploma
Igualdad Hombres-Mujeres 25 €, Cuento y Diploma
Categoría D
1° 60 €, Cuento y Diploma
2° 45 €, Cuento y Diploma
3° 35 €, Cuento y Diploma
Igualdad Hombres-Mujeres 35 €, Cuento y Diploma
OBSERVACIONES
Las obras entregadas a la organización quedarán en su propiedad, por lo que si alguna persona
desea tener copia de lo escrito deberá hacerla antes de entregarlo.
Deseamos poder contar con la colaboración de los centros para controlar que las obras correspondan
a las personas firmantes.
El jurado podrá resolver cualquier imprevisto o interpretación de las bases y su fallo será inapelable.



ORRIMARKAGAILUAK

PARTAIDEAK
Ikasle guztiek, norberari dagokien mailan, parte hartzeko eskubidea
daukate.
MAILAK
A Maila Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara
B Maila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
GAIA
Aurtengo gaia ANIMALIEN ERREINUA izango da.
AURKEZPENA
Ahal bada, lanak aurkeztuko dira liburutegiak beste urteotan argitaratu
dituen markagailuen neurriak kontuan hartuz. Neurriak hauek dira: 21,5
zm. x 5,5 zm. Gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira. Kanpoaldean
hauxe jarriko da: “ORRIMARKAGAILU LEHIAKETA 2015”; barruan
marrazkia sartuko da eta gutun-azal itxi bat egilearen izen-abizena, telefonoa
eta helbidearekin.
AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA
Aurkezteko epea abenduaren 5ean amaituko da. Lanak liburutegian aurkeztuko
dira.
BALORAZIOA
Originaltasuna, gaiarekiko zerikusia, egindako ahalegina, etab. baloratuko
da.
SARIAK
Sari banaketa abenduaren 12an izango da, 17:00etan, kultur etxeko erabilera
anitzeko aretoan.
Maila bakoitzeko irabazleek sari bana jasoko dute. Saria 30 €ko txartela
izango da herriko edozein liburudendatan eskolarako materiala erosteko. Gainera diploma eta ipuina oparituko dira.



MARCAPÁGINAS 

PARTICIPANTES
Podrán participar todos los escolares que lo deseen, dentro de la categoría que les corresponda.
CATEGORÍAS
Categoría A de 3º a 6º curso de Educación Primaria
Categoría B Educación Secundaria Obligatoria
TEMA
El tema de este año será EL MUNDO ANIMAL.
PRESENTACIÓN
Los trabajos deberán ser presentados, a ser posible, en el formato habitual de los marcapáginas que la biblioteca ha editado en años anteriores.
Las medidas son: 21,5 cm. x 5,5 cm. Deberá ser presentado en un sobre cerrado, indicando en su exterior “CONCURSO DE MARCAPÁGINAS 2015”; en el interior irá el dibujo y un sobre cerrado
con el nombre y apellidos, teléfono y dirección del autor.
PLAZO Y LUGARES DE ENTREGA
El plazo de presentación finaliza el 5 de diciembre. Los trabajos se entregarán en la biblioteca.
VALORACIÓN
Será valorada la originalidad, relación con el tema, esfuerzo realizado, etc.
PREMIOS
La entrega de premios se realizará el viernes 12 de diciembre, a las 17:00, en el salón multiusos el aula de cultura.
Se otorgará un premio por categoría, que consistirá en un vale de 30 € canjeable por material escolar en cualquier librería del municipio. Además de un cuento y un diploma.

miércoles, 8 de octubre de 2014

Irakurketa klubaren itzulera ! Vuelve el club de lectura




Baditugu hemen, heldu dira: irakurketa klubeko lehendabiziko eleberriak!!! Gaztelaniazkoa "100 días de felicidad" liburua da, Fausto Brizzi idazlearena. Azaroaren 6ean, osteguna, liburutegian bilduko gara arratsaldeko 18:30ean bertan irakurritakoari buruz hitz egiteko. Euskarazkoa "Inon ez, inoiz ez" liburua da, Iban Zaldua idazlearena. Azken hau azaroaren 27an, osteguna, komentatuko da, arratsaldeko 18:30ean. Zatoz zure alea hartzera!

Ya están aquí, han llegado: las primeras novelas del club de lectura!!! El libro en castellano es "100 días de felicidad" de Fausto Brizzi, nos reuniremos el jueves 6 de noviembre a las 18:30h en la biblioteca para compartir impresiones sobre lo leído. El libro que comentaremos en euskera es "Inon ez, inoiz ez" de Iban Zaldua. La cita en este caso será el 27 de noviembre, jueves, a las 18:30. Pásate a por tu ejemplar!