jueves, 21 de junio de 2012

Recomendación semanal (21 de junio)


Aste honetan itzulpen bat gomendatuko dizuegu, izenburua “Dantzaldia” da, eta idazlea, Irene Nemirovsky. Agertu zen lehenengo aldiz 1930 urtean, Salamandra argitaletxeak argitutakoa. Gero, Txalapartak argitu zuen euskeraz, 2006 urtean, Eider Rodriguezek egindako itzulpenari esker.

Irène Némirovsky 1903 urtean jaio zen, Ukranian, eta 1942an hil egin zuen, Auschwitz konzentrazio-esparruan. Oso bizitza gogorra eduki zuen.

Heziera eta ikasketak Parisen egin zituen, eta liburu guztiak frantzezez idatzi eta argitaratu zituen. Hil egin eta gero ere nobela batzuk argitaratu ziren, adibidez, famatuena, “Suite Francesa”, eta gaurko gomendapena, “Dantzaldia”. Beste tituluak, besteak beste “David Golder”; “el ardor de la sangre”; edo “El maestro en llamas” dira.

Dantzaldi baten prestaketa da liburuan kontatzen dena. Kampf senar-emazte aberats berriek dantzaldi bat antolatu nahi dute auzoan euren burua aurkezteko. 14 urteko alaba, gazteegia delakoan, alde batera uzten dute.

Dantzaldia abiapuntu hartuta, aberats berrien handinahia eta miseriak ezagutarazten dira. Garai bateko gizarte kapitalistako familia burges baten miseriak ageri dira. Testuinguru horretan, ama-alabaren arteko harreman istilutsuak kontatzen dira. Amak etengabe umilatzen du, bekaizkeriaz eta berekoikeriaz jokatzen du alabarekin. Alabak, mendeku bila, amaren asmoek porrot egin dezaten nahi du.

Gazte zein helduentzat oso gomendagarria. Gogoratu, “dantzaldia”; Irene Nemirovskyrena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario