Hasiko gara kurtso honetako errekomendazioak, euskaraz itzulitako liburu polit batekin: “Garbiketa” da tituloa, Sofi Oksanen idatzitakoa. Atera egin zen 2010rrean, baina euskeraz, urte bat lehenago, Erein argitaletzeari esker.
Sofi Oksanen Finlandian jaio zen, 1977an. Hau da bere hirugarren novela, eta arrakasta gehien eduki zuena. Sari batzuk jaso ditu, bai Finlandian bai beste estatu batzuetan ere, adibidez Frantzian, oso famatua izan delako.
Eta sipnosia, hau da:1992an gaude eta Estoniak eskuratu berri du independentzia. Hango nekazari paraje isolatu batean neska bat agertu da; Zara du izena neskak eta hogeita hiru urte ditu. Bahitzaileen atzaparretatik ihes eginez iritsi da amona baten etxaurrera. Honek bere etxean jaso du eta poliki-poliki bi emakumeen arteko solasak neskaren iragan gertura ekarriko ditu. Alemaniatik zetorren ihesean. Eta solasak Zararen familiaren inguruko drama gogorretan barneratuko gaitu.
Kapitulu laburrak eta estilo zuzena darabil idazleak. Oso errealista. Beldurraren eta umilazioaren gainetik, ordea, bizitzeko gogo suharra aterako da garaile.
Gure ustez, benetan hunkigarria da eleberri hau, batez ere, errealitate baten isladatzen duelako.
Badakizue, “Garbiketa”; Sofi Oksanenena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario