La tercera edición del Club de Lectura arranca el 6 de noviembre con mayor presencia de las lecturas en euskera. En enero, la escritora Danele Sarriugarte se acercará a Zalla para participar en el coloquio sobre su libro.
Hirugarren urtez Zallako Udal Liburutegiak Irakurle Kluba antolatu du. Azaroan hasiko dira ekainera arte tartekatuko diren gaztelania eta euskarazko 12 saioak. Gaztelaniazko bilerak, iaz egin zen legez, hilabetero bigarren ostegunean izango dira, 8 guztira. Euskarazkoen kasuan bi hilez behin antolatuko dira laugarren ostegunetan, hain zuzen. Aurtengo edizioan, zenbait idazle ere gonbidatu nahi ditugu saioetara. Horrela, "Erraiak" bere lehenengo liburuaren inguruan mintzatzeko etorriko da Zallara Danele Sarriugarte, autore gazte elgoibartarra.
Irakurtzea atsegin duten zallar orori gonbidapena helarazi nahi diogu liburutegitik, saio guztietara joatea ez dela derrigorrezko baldintza azpimarratuz. "Norberak gustuko duen eleberria aukeratzea, irakurketa gozatzea eta ondoren taldean iritziak aldatzea da helburu nagusia", dio Klubeko dinamizatzaileak. Doako tailer hauek jendea ezagutzeko eta istorioak partekatzeko aukera paregabea da.
Cien días de felicidad. Azaroak 6
Luccio Battistini pertsona arrunta da "Fritz" laguna bisitan heltzen denera arte. Fritz tumore kaltegarria da eta ez du laster ihes egiteko asmorik. Logikaren kontra, ehun egun horiek bere bizitzako zoriontsuenak izango dira.
Inon ez, inoiz ez. Azaroak 27
No hay comentarios:
Publicar un comentario