lunes, 22 de enero de 2018

Irakurle Kluba / Club de Lectura: "Bidean ikasia" (urtarrilak 23 enero)

Autorea / Autora: Arantxa Urretabizkaia
Eguna: urtarrilak 23 enero
Ordua: 18:30
Lekua: Liburutegia

(1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi berean, eder eta hunkigarria saiatuko da kontatzen egilea, gertatutakoaz gogoeta eginez. Mina eta poza, biak dira irakasle onak. Horregatik du liburuak «Bidean ikasia» izenburu).

Inor gutxik izango du kalean ahoz gora iraindua izateko ohitura. Inor gutxi dago horretarako prestatua. Iraintzaileak ere ez du seguru asko ohitura hori, baina ekintzek frogatzen dute hobekiago egokitzen dela iraintzailea egoera berrira, berak sortua delako egoera hori, berak aukeratu duelako ekintza.


Iraintzen duenak uste du, iraindua mintzeko ahalmenaz gain, iraindua umiltzeko boterea ere baduela. Kalean, zuk ezagutzen ez duzun gizon gazte batek puta esaten badizu, ez da atsegina, noski. Baina irain berak zure semearen edo bikotekidearen ahotan eragin desberdina luke. Semearenak umilduko zintuzke, kaleko gaztearenak, agian ez. Lastima ere senti dezakezu iraintzailearekiko.

Oharra: Aleak dagoeneko eskuragarri daude liburutegian 
Nota: Los ejemplares del libro ya están disponibles para recoger en la biblioteca


Kontsulta itzazu guztiak hemen / Consulta aquí todos los títulos

No hay comentarios:

Publicar un comentario